Etxekoekin hizketan Anak eta Michaelek eguna pasa dute Bilbon. Gero, hotelean etxera deitu eta idatzi dute egunean zer egin duten kontatzeko. Saio honetan familiako partaideen izenak ikasiko ditugu, baita aditz denbora bat ere: Burutua. Horretarako IZAN eta UKAN aditzak laguntzaile modura ere erabiltzen direla ikusiko dugu. Animo eta zuk ere hitz egin! Ana y Michael han pasado su primer día en Bilbao. De vuelta al hotel, han llamado y escrito a sus respectivas familias para contarles lo acaecido durante ese día. En esta lección aprenderemos vocabulario relacionado con la familia y un nuevo tiempo verbal: El pretérito perfecto. Para todo ello, veremos el uso a modo de verbo auxiliar de IZAN y UKAN. ¡Seguro que al final de la lección serás capaz de escribir un mail en euskara! [LINK] Goiz osoan dendaz denda ibili eta erosketa asko egin ondoren, logelan dago Ana. Ohean etzanda dago, nekatuta. Telefonoa hartu eta amona deitu du. Entzun elkarrizketa eta adierazi esaldiak egia ala gezurra diren. Después de visitar algunas tiendas y realizar un sinfín de compras, Ana está descansando en su habitación. Tumbada en su cama se le ha ocurrido llamar a su abuela. Escucha la conversación y adivina si las siguientes frases son verdaderas o falsas. Amonari deika * Anaren amona oso ondo dago. * Ana Donostiara joan da. * Anak ez du Lehendakaria ezagutu. * Lehendakaria Gasteizen bizi da. * Anak lagun asko ditu Euskal Herrian. * Ana maiteminduta dago. * Anaren ama etxean dago. * Anaren aitak gaur ez du lan egin. * Amonak goizean kamamila edan du. * Anak eta amonak telefonoz hitz egin dute. Bideoa Familia Bideoa ikusiko duzu. Familiako izenak ikasiko dituzu. Ondoren, irudiak eta izenak lotu behar dituzu. Ahora, verás un video. Fíjate con atención y aprende el vocabulario. Luego, tendrás que relacionar las imágenes con sus nombres. Lotu irudiak eta izenak Relaciona las imágenes y los nombres 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 AHIZPA AITA AITONA ALABA AMA AMONA ANAIA ARREBA BILOBAK NEBA SEMEA Simpson familia Nork ez du ezagutzen familia ospetsu hau? Irakurri testuak eta asmatu nor den. Segúramente conocerás muy bien a esta famosa familia. Lee los textos y adivina a qué personaje se refieren. Homer J. Simpson Marge Simpson Bart Simpson Lisa Simpson Maggie Simpson Abraham Simpson Patty Bouvier Selma Bouvier 1. Bakarrik dago. Bere bizitza aspergarria da. Bulegaria da. Gauean, etxean dago. Asko erretzen du, zigarro asko. Telebista gustukoa du; batez ere, Macgiver. Margeren ahizpa da. Barten izeba. 2. Bere koinatua, Homer, gorroto du. Orain bakarrik dago. Dibortziatuta dago, bi aldiz. Margeren eta Pattyren ahizpa da. Bere ilobak Bart, Lisa eta Maggie dira. 3. Etxeko txikia da. Barten arreba txikia da. Homerrek asko maite du. Hamabi hilabete ditu. Beti txupetea du ahoan. 4. Familiako burua da. 36 urte ditu eta Springfield herrixkako zentral nuklearrean egiten du lan. Eguna Donuts-ak jaten pasatzen du. Ezjakina, ahoberoa, tripontzia eta alferra da. Baina gizon jatorra da. Margeren senarra da, Bart Simpsonen aita. 5. Homerren emaztea da. 34 urte ditu eta etxekoandrea da. Ilea urdinez tindatua du. Atsegina eta burutsua da. Tom Jones asko gustatzen zaio. Oso gidari txarra da. Patty Bouvierren ahizpa da. 6. Homerren eta Margeren alaba da. Zortzi urte ditu. Ikonoklasta, intelektuala, barazkijalea eta sentibera da. Oso ikasle ona da, oso burutsua. Saxoa eta poesia gustukoak ditu. Bere anaia, Bart, ezin du jasan. Batzuetan triste dago. 7. Simpson senar-emazteen semea da. Bere gurasoak Homer eta Marge dira. Hamar urte ditu eta oso bihurria da. Irudimentsua, ironikoa eta oso ganberroa, baina bihotz onekoa. Bi esaldi ditu: “Ni ez naiz izan” eta “ Biderka ezazu zeroz zeure burua”. Lisa eta Maggie bere arrebak dira. 8. Zaharra da. Aitona. Oso jakintsua da. Gaixo dago, Alzheimer du. Gay eta lesbianen elkarteko presidentea da. ERANTZUN GALDEREI Responde a las preguntas. El (r)en que ves detrás de algunos nombres significa de quién. Lo estudiaremos más adelante. Homer da Es Homer Homerren semea da Es el hijo de Homer Nor da aita? Nor da ama? Nortzuk dira amaren ahizpak? Nortzuk dira Margeren alabak? Nor da Lisa eta Maggieren neba? Nortzuk dira Barten arrebak? Nortzuk dira ahizpa gazteak? Nor da semea? Nor da aitona? Nor da izeba? Nortzuk dira Selmaren ilobak? Nire familia Irakurri testuak eta lotu irudiekin. Lee los textos y relaciónalos con las imágenes. Ni Bittor naiz. Ezkonduta nago. Idoia da nire emaztea, oso polita da. Ile beltza du. 12 urteko semea dut: Unai. Kaixo, Karmele naiz. Ezkonduta nago. Fernando da nire senarra, burusoila eta oso beltzarana. Mikel nire semea biboteduna da, eta alaba, Itziar, ile beltza. Itziarren senarra Iñigo da, ile kizkurra du eta futbolaria da. Bi urteko biloba dut: Aitor. Ni Ane naiz. Dibortziatuta nago eta seme txiki bat dut: Jon. Gurasoekin bizi naiz: Pello eta Mirari, oso gazteak dira eta, gainera, jatorrak. Nire ahizpa, Nekane, albaitaria da, oso langilea da. Ni Aitor naiz. Ezkongabea naiz. Amona eta amarekin bizi naiz. Ama Arantxa da, ile beltza du eta berrogeita hamabost urte ditu. Amona Luisak laurogei urte ditu eta amaren etxean bizi da. Arreba bat dut, Maider. Ile motz-motza du, eta oso gaztea da, hogei urte ditu. AISA 1, 72/73 or. Galderei erantzun. Contesta a las preguntas · Nor da Bittorren emaztea? · Zenbat urte ditu Idoiaren semeak? · Karmele ezkonduta dago? · Nor da Karmeleren senarra? · Nolakoa da Fernando? · Karmelek badu bilobarik? · Anek badu senarrik? · Nortzuk dira Aneren gurasoak? · Nolakoak dira Aneren gurasoak? · Zer da Nekane? · Aitorrek badu emazterik? · Zenbat urte ditu Aitorren amak? · Aitorrek badu arrebarik? · Nolako ilea du Maiderrek? Etxerako Nire familia Deskribatu zure familia. Hurrengo klasean ikasgelan irakurri behar duzu testua. Describe a tu familia. En la siguiente clase leerás la descripción a tus compañeros,-as.