"(...) Si uero, quod Deus non patiatur [non quieti] et mala opera exercimus [nos sificieremus] et plus pro carnis luxuria quam pro salute anime laboramus, timeo ne quando boni christiani cum angelis acceperint uitam eternam nos, quod absit, precipitemur [guec ajutuezdugu]* [nos non kaigamus] jngeenna (...)" (*) guec ajutuezdugu: guk laguntzarik ez dugu. 1.- Testua zeri buruzkoa dela uste duzu? 2.- Lexikoa: Zein hitz ezagutzen duzu? 3.- Zergatik uste duzue agertzen dela euskarazko esaldi hori latinezko testu horretan (“nosotros no tenemos ayuda” “on n’a pas l’aide” “we don’t have any help” “wir haben keine Hilfe”)? 4.- Badakizue non den San Millan de la Cogolla herria? BERNARD ETXEPARE Bernart (Bernat edo Beñat) Etxepare (Sarasketa , 1480 ?-?) euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea zen. Nafarroa Beherekoa zen eta Garaziko eskualdekoa hain zuzen. Sarasketan jaio zela uste da, XV. mendearen azken hamarkadetan (1480an ?), eta bere bizimodurik gehiena ere Garazi aldean igaro zuen, Eiheralarreko erretore eta Donibane Garaziko bikario izan zelarik. Bernart Etxepareri, Nafarroako erreinuan 1512tik aurrera izan ziren gerrak eta istiluak gertutik bizitzea tokatu zitzaion. Bere poema batean aitortzen du, espetxea ere ezagutu zuela. Atxilotzearen zergatiak ez daude oso garbi: batzuen iritziz, garai hartako gatazkan Gaztelako erregearen alde jokatu izana leporatuko zioten; beste batzuek, ordea, gartzelaratzeko arrazoiak politikoak baino gehiago moralak izango zirela uste dute. Hala ere Etxeparek ozenki aldarrikatu zuen bere errugabetasuna. Harrez gero, bere poema liburua idatzi zuenean, argitaratu zioten. Sasoi hartarako ez zen gutxi euskarazko lehenbizikoa zela kontuan izanik. Bordelen plazaratu zen 1545ean liburua, LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE izenburuarekin. Tituluan bertan, hitzaurrean eta amaierako poemetan nabarmen azaltzen du Etxeparek lehen euskal idazlea dela. Euskarari "kanpora, plazara dantzara" irtetzeko agintzen dio; eta euskaldunek ere bide berriak urra ditzatela nahi du, moldiztegiaren bitartez euren burua erakutsiz. KONTRAPASA Heuscara ialgui adi campora. Garaziko herria benedika dadila; euskarari eman dio behar zuen tornuia. Euskara ialgi hadi . Bertze jendek uste zuten ezin iskriba zaiteien; orai dute porogatu enganatu zirela. Euskara ialgi hadi . Bertzeak oro izan dira beren goien gradora; orai hura iganen da bertze ororen gainera. Euskara ialgi hadi . Orain dano egon bahiz inprimitu bagerik; hi engoitik ebiliren mundu guzietarik. Euskara, euskara, ialgi hadi . Euskara, euskara, ialdi hadi . Euskara, euskara, ialgi hadi . Euskara habil . CONTRAPAS Euskara, Sal fuera! El pais de Garazi Bendito sea! El ha dado a la lengua vasca El rango que le corresponde. Euskara, Sal a la plaza! Las demás gentes creian Que no se podia escribir en ella. Ahora han constatado Que estaban engañadas. Euskara, Sal al mundo! Entre las lenguas gozabas De poca reputación; Pero ahora vas a tener Gran honor Entre todas. Euskara, Camina por todo el mundo! Todas las demás han alcanzado Su grado máximo; Ahora ella va a remontar Por encima de todas. Euskara! Todos apreciaban a los vascos Aun sin conocer su lengua, Ahora todos comprenderán Lo que es el euskara. Euskara! Si hasta ahora has permanecido Sin ser impresa, Desde hoy caminarás Por todo el mundo. Euskara! Ninguna lengua Ni la francesa ni otra Resulta actualmente Comparable a la vasca. Euskara, Sal a bailar!